Como quedamos el martes, hoy completamos la publicación de las respuestas de Juan Jesús Anduaga en la entrevista Lehiakortasuna edo demokratizazioa da helburua?, conducida por Estitxu Eizagirre que ocupa la edición reciente de Larrun. Recordemos que se publica en euskera, idioma de Larrun y no disponemos de traducción; si más adelante se hiciera, la publicaríamos también.
Recordemos también que, además de Juan Jesús Anduaga, como representante de ner group, son entrevistados Saioa Arando, de Mondragon Unibertsitatea; Beñat Irasuegi, de Talaios kooperatiba; e Igor Ortega, de Lanki ikertegia. La revista es descargable en pdf o bien se puede leer en línea, desde esta página de argia. La misión de este Egunero es compartir el NER, de ahí que publiquemos y sumemos las declaraciones de Juan Jesús Anduaga, no sin dejar de recomendar la lectura de la entrevista completa, a través del enlace anterior.
Euskal Herrian partaidetzan oinarritutako jarduera ekonomikoen tradizio errotua dugu. Baina badator beste egosaldi bat, parte-hartzean sakontzeko beharra sumatzen da. Ikuspegi kritikotik azter dezagun bilakaera: egunerokoan langileek duten parte-hartzea indartzen edo ahultzen joan da?
Juan Jesús Anduaga: Ados naiz Beñatekin, badira kooperatibak Mondragon taldetik kanpo ere. Gauza bat da kooperatiboa izatea eta beste bat da kooperatiba talde handi baten parte izatea. Eta talde handi horietan enpresa guztiek ez dute parte-hartze maila bera eta parte-hartzea sustatu edo ez, zuzendaritza osatzen duten pertsonen estilo eta borondatean datza, ez egitura juridikoan. Kontuan izanik Ner barruan badirela kooperatibak eta kooperatibak ez direnak, eta gutako batzuek kooperatibismoa bizi izan dugula, zera azpimarratu nahi nuke: parte-hartzea benetakoa izateko erakundearen proiektua gardena izan behar da. Guztiz gardena. Dagoen informazio guzti-guztia jarri behar da pertsona guztien eskura. Ezagutu izan dut kooperatibetan informazio maila ezberdinak egon izan direla: informazio bat zuzendaritza talderako eta halako batzorderako, informazio hori murriztuta hurrengo mailarako... Hori ez da informazioa ematea. Informazioak gardena izateko berdina izan behar du guztientzako, pertsonek erabakiak hartzerakoan era kontzientean hartu dezaten.
Politikan asko gertatzen da, “behin bozkatu eta hurrengo lau urtetan ez daukazu zer esanik!”. Enpresan berdin: hautatzen dituzu organoak eta organoek erabakitzen dute hurrengo lau urtetan zugatik. Eta askotan, pertsonek ez dutenez informazio osoa eduki, ez daude organo horiek hartutako erabakiekin ados, edo baita ere batzuetan behartuta sentitzen dira erabaki oso garrantzitsu bat hartzera nahikoa informazio izan gabe. Eta gero zer gertatzen da zerbaitek gaizki irteten badu? Segidan hasten direla bata besteari errua botatzen. Hausnarketa sakona egin behar da, benetan zer parte-hartze maila daukagu erakunde bakoitzean?
Enpresaren tamainak inporta du?
Juan Jesús Anduaga: Tamainak guretzat ez du inporta parte-hartze estiloa sustatzeko. Ner barruan handiena 500 langileko enpresa da eta txikiena 6 pertsonakoa. Ez daukagu egitura bertikalik, eta lantaldeka antolatzen gara. Ez daukagu zuzendaritzarik, pilotaje lantaldea baizik. Nortzuk hartzen dute parte pilotaje lantaldean? Lantalde bakoitzeko liderrek. Eta liderra lantaldeak berak hautatzen du. Beraz, proiektu handienean 60 lantalde badaude, 60 pertsonak osatzen dute pilotaje lantaldea. Pilotaje lantalde hori da beste leku batzuetan zuzendaritza esaten diotena. Eta koordinatzaile orokorrak koordinatzen du pilotaje lantaldea.
Enpresak kulturalki eraldatzeko liderraren figura azpimarratzen da maiz. Zer da “lider” bat?
Juan Jesús Anduaga: Ados nago, oso argi azaldu duzu. Hemen edozeri esaten zaio lider, egitura bertikalean goiko postua okupatzen duenari. Eta hauek askotan ez dira liderrak, gestoreak dira. Gerente batean bereizi behar da ea benetan lideratzen duen proiektua edo kudeatu bakarrik egiten duen. Kudeaketa estilo tradizionalean gestioa kontrolatzen da, eta sarri gestionatzen da edo jarraipena egiten zaio alde kuantitatiboari soilik, nahiz eta helburu kuantitatibo eta kualitatiboak eduki. Hor ibiltzen dira gerenteak zenbakiak jarraitzen zoroaren pare. Beti iragana aztertzen, aurreko hilean zelan joan den gestio plana... Kotxea gidatzen atzera begira, aurrera begiratu beharrean. Nahiz eta jarraipena egiteko indize kuantitatiboak eta kualitatiboak eduki behar ditugun, Ner groupen garbi dugu benetako arrakasta alde kualitatiboa kudeatzeko moduan dagoela, intangiblea kudeatzeko gaitasunean. Horrek zerikusi handia du harreman estiloarekin. Lantegi barruko eta kanpoko jendearekin harreman estilo ezberdin bat landuta, aukerak sortzen dira. Eta ez da aukerarik galdu behar. Beraz, hedatu behar direnak harremanak dira, pertsonen arteko harreman eta esperientziak partekatzetik sortuko direlako aukera berriak, eta hauek aprobetxatzen jakinez gero etorkizun hobea. Eta ez hainbeste barrura begira egon, gestore askok egiten duten moduan, barruan gertatzen dena kontrolatzen. Lider batek egin behar du denbora gutxi bere bulegoan eta pila bat kanpoan. Beretzat garrantzitsuena pertsonak badira benetan, pertsonekin eman behar du denboraren %80. Sareak josten ibili behar du.
Enpresetan, erakunde publikoetan, nazioartean, gaia pil-pilean da. Zergatik hitz egiten dute orain parte-hartzeaz guztiek? baita langileen eskubideak hutsera murriztu dituztenek ere? Nola ulertzen da “pertsonak gara motorra” esaldia, egungo prekarizazio egoera larriarekin?
Juan Jesús Anduaga: Nola da posible pertsonak direla oinarria esatea eta prekarizazioa ugaritzea? Zertan datza Nerren harreman estilo berria? Balore konkretu batzuen aplikazioan. Balore horien artean dago “inongo kaleratzerik ez”, nahiz eta gauzak gaizki joan une jakin batean. Ordu estrak ez dira kobratzen, beraz, ordu estrak gutxitu behar dira. Beste balore batzuek dira elkartasuna, erabakiak elkarrekin hartzea, eta lehenengoa, etika. Beraz, edozein enpresak gauzak gaizki doazelako langileren bat kaleratzen badu, automatikoki Nerretik kanpo geratzen da. Badira gorde beharreko baloreak eta balore horiekin ematen zaio pertsonari dagokion errespetua.




