Gaur egun / Actualidad de K2K emocionando

Nuevo Estilo de Relaciones NER Harreman Estilo Berria

Mostrando entradas con la etiqueta Asier Zabala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Asier Zabala. Mostrar todas las entradas

sábado, 28 de marzo de 2009

Asier Zabala, Kontseilu Errektoreko lehendakariak: «Kudeaketa-ereduan aldaketa nabarmenak eman behar dira lehiakorrak izateko»



En esta semana han sido protagonistas de nuestra página de actualidad distintas experiencias y opiniones de personas implicadas en proyectos que se desarrollan con Un Nuevo Estilo de Relaciones.

Hoy traemos las ideas y experiencias de Asier Zabala, presidente del consejo rector de Burdinola. En la revista Koop. Kooperatiben Berriak, Asier Zabala habla del cambio organizacional asesorado por Koldo Saratxaga en la cooperativa y de la ilusión y el refuerzo de la unión entre las personas.

■ ■ ■


Asier Zabala Burdinolako Kontseilu Errektoreko Lehendakaria da laborategientzako altzariak egiten dituen Amorotoko kooperatiba honetan. Zortzi urte daramatza etxe honetan lanean eta zailtasun guztiak salbuespen, esperientzia ezin hobea izan duela aitortzen du. Hala ere, “kooperatibismoaren filosofiarekin ‘berrelkartzea’ ezinbestekoa” dela dio.

Galdera - Datorren urtean Burdinolak 30 urte betetzen ditu. Esperientzia luze honekin ze balorazio egiten duzue?

Asier Zabala - Azkeneko hiru hamarkadetan eman diren aldaketa sozialei, ekonomikoei, demografikoei eta produktukoei moldatu behar izan da Burdinola. Eta, nola ez, egokitze honek kooperatibismoaren balore eta kontzeptuen eboluzioa ere eragin du.

Galdera - Nola ikusi duzue Burdinolan kooperatibismoaren eboluzioa?

Asier Zabala - Burdionalaren eboluzioa sortzaileen balore zehatz batzuk edukitzetik, kooperatibako kideek urte hauetan gehitzen joan diren beste balore batzuk edukitzera pasa da. Hasierako balore haiek lausotzen joan dira eta oraingo kudeaketa-ereduak fundatzaileek hasieran zuten filosofia bizirik mantentzen ez du bat ere laguntzen. Horregatik momentu hauetan gure helburua guztion artean hasierako bolore horiekin “berrelkartzea” da.

Galdera - Zer egiten ari zarete Burdinolan aldaketa hau lortzeko?

Asier Zabala - Iaz Burdinolan aldaketa sakon bat egitea erabaki genuen. Edozein enpresetako kudeaketa eredua erabiltzera pasa ginen eta kooperatibaren filosofia berreskuratzeko proiektuagatik egin genuen apustu. Horretarako Koldo Saratxaga eta HOBEST Kontsultoreen laguntzarekin eredu berri bat aurkeztu genien kooperatibako kide eta langile guztiei. Gehiengo ikaragarriarekin adostu zen proiektu berri hau eta horretan ari gara momentu honetan lanean.

Galdera - Gaurko gazteek era berean bizi al dute kooperatibismoaren filosofia?

Asier Zabala - Bistan denez, gizarteak aldaketa handiak jasan ditu eta hori ekonomia sozialeko enpresetan nabarmendu da, noski. Kooperatiben munduan sartu diren gazteek ez dute heziketa berezirik jaso “kooperatibismoaren” kontzeptuaren inguruan. Eskolan ikasi dutena edo etxean entzun ahal izan dutena, ekonomia sozialeko enpresa baten sentipenak ekar dezaken ikuspegi orokor bat ez dute ematen. Inguruan aberastasuna eta lana sortzeko beharra izan duten pertsonen bizipena, askotan euren ondareak arriskuan jarri behar dituzten horiena, ezin da gazteek izan duten bizipenarekin parekatu. Nire ustez hemen egin behar dugu aldaketarik nabarmenena. Burdinolan, esan bezala, helburu hau lortzeko prozesuan gaude barneraturik. Ez da gazteen arazoa bakarrik, sentipen hori bultzatzeko kooperatiba guztiek aurkitu behar dugun bidea baizik.

Galdera - Nola ikusten duzue kooperatiben etorkizuna?

Asier Zabala - Kooperatiben etorkizuna kooperatiben esku besterik ez dago; beraz, geurea da erantzunkizun guztia. Ezinbestekoa iruditzen zait kudeaketaereduetan aldaketa nabarmena ematea. Erlaziorako erak berritu behar ditugu, komunikazio, informazio eta pertsonen partaidetza bultzatuz proiektua aurrera eramateko. Kooperatibako kideen garapen pertsonal eta profesionalerako aukerak eskaintzen dituen tokia izatea ezinbestekoa da, etorkizuneko lehiakortasunaren gakoa hemen dago eta.




URL http://www.erkide.coop/files/revistas/1194869204_2.pdf