Gaur egun / Actualidad de K2K emocionando

Nuevo Estilo de Relaciones NER Harreman Estilo Berria

viernes, 19 de diciembre de 2014

Deskargatu ner bizipenak 2013




Zer aurkituko dugu harreman estilo berrira (NER) hurbilduz gero? Zer da NER gaur egun, sortu zenetik bi hamarkada baino gehiago igaro ostean, 22 urtez made by ner aritu ostean? Aurreko bi liburukien ildo beretik, ner bizipenak 2013 izeneko liburu honetan ere bizipenek eskaintzen dizkigute erantzunak hitzek eskaini beharrean.

Liburua ireki orduko, iraultza egiteko gonbidapena jasoko dugu: «Gure bizitzan txotxongilo izateari utzi eta aktore bilakatzeko unea iritsi da», dio Koldo Saratxagak aitzinsolasean. Pertsonak garela eta gizartean beste gizaki batzuekin batera bizi garela aintzat hartzera bideratutako iraultza da. NER estiloa erabiltzeko gonbidapena da; bitartekari batzuek jatekoa eta bizitzako beste oinarrizko behar batzuk ere merkantzia bilakatzea onartzen duen gizartearentzako gonbidapena; desoreka sozialak dakartzan arren eta nahigabea sorrarazten dion arren (eta eskerrak hori behintzat sorrarazten dion) gutxi batzuek ezarritako ordena onartzen duen gizartearentzako gonbidapena.

«Hiru dira, besteak beste, partaidetza handiagoa eta harreman sakonagoak oinarri dituen gizartea lortzeko funtsezko alderdiak: etika, hezkuntza eta ingurumeneko gaiak, mundu iraunkorragoa eskaintzen digutenak, alderdi ekonomikoarekin batera, pertsonen ongizateari lotutako alor guztietan.»

Koldo Saratxagak horrela laburbiltzen duen sentitzeko, pentsatzeko eta jarduteko modu hori erabiltzen dute ner group-en elkartuta dauden 22 proiektuk, eta horren adibide dira liburu honetan jasota dauden esperientziak. Bizipen horietako gehienak ekonomiaren eta enpresaren arlokoak dira, baina gizartearekiko konpromisoari buruzko kapituluan ageri diren ekimenak gainerako arloetakoak baino ugariagoak dira ia-ia. Kontakizun guztiek badute ezaugarri komun bat: pertsonak dituzte protagonista.

ner bizipenak 2013


+ info