Gaur egun / Actualidad de K2K emocionando

Nuevo Estilo de Relaciones NER Harreman Estilo Berria

miércoles, 8 de mayo de 2013

«Berrogei urtez ekonomiak markatutako jarduera batean arituko diren pertsonen artean parte hartze osoa ahalbideratuko dien informazio-ekonomikoa ez banatzea, akats estrategiko bat iruditzen zait» (Kontzeptu ekonomiko partekatuak / Conceptos económicos compartidos)


Ezagutza ereiten denean, eraginkortasuna jasotzen da. Enpresa-proiektu guztiak eraginkorrak izan behar dute epe luzera helburuak sortzeko, eta azken batean, etorkizuna izateko:

«Proiektuak eraginkorrak izan behar dute denboran iraunkorrak izateko. Hala ere, pertsona bakar bat, edo bi dira gehienetan, kontzeptu hauek errealitatean xehetasunez ezagutzen dituzten bakarrak, bai kostu zein irabaziei dagokienean, guztiei eragiten dieten bitartean. Ezin da saskibaloi partidu bat irabazi, adibidez, markagailuan datu errealen eta jokatzeko dauden denboren xehetasunak jakin gabe.»

Ohiko kulturan ekonomia eta finantza infomazioa ezagutzen duen gutxiengo horrek proposatzen ditu helburuak, eta gainontzeko guztiek onartu egiten dituzte, sinpleki; errealitate berri honetan pertsona guztiak izan behar dute helburuak ezarri eta lortzeko hain garrantzitsua den informazio horren berri. Eragikonkortasuna sortzeko, azken batean:

«Barkatu nire apaltasun eza, baina buru izateko gai naizela uste dut; pertsonei lanean ilusioa izan dezaten edo grinatsu senti daitezen motibazioa emateko gai naiz, azaldu ditudan ideietan oinarrituta; baina benetan, ez nuke jakingo nola egin beren ilusioa eta gaitasuna erabilita lor dezaketeena ikusteko modurik izango ez balute.

»Harrotasuna eta arrakasta lorpen eraginkorrekin asetu behar dira iraunkortasunaren zati garrantzitsu bat, eta hortaz, etorkizunekoak direnean.»

Ondorioz, erakunde baten errealitatearen aspektu honek bere estrategian eragingo du, bere eraginkortasuna ahultzen duen aldetik; estrategia honekin burutu daitezkeen lanen energiaren zati handi bat baztertzen da pertsonengan aurkitzeko:

«Berrogei urtez ekonomiak markatutako jarduera batean arituko diren pertsonen artean parte hartze osoa ahalbideratuko dien informazio-ekonomikoa ez banatzea, akats estrategiko bat iruditzen zait. Are gehiago, ez dezagun ahaztu pertsona hauek bere bizitza pribatuan dirua mugitu eta familia-aurrekontua kudeatzen dutenela, edo kotxe batean edo etxebitza batean inbertitzen dutela. Eta batzuk, enpresatik kanporako ardura eta jardueretan mugitzen dira kontzeptu hauekin.»

Bata bestearen atzetik sortutako akatsek, enpresa batean ezinbestekoak diren, eta nahi ez diren, emaitzetara bideratu gaitzaten baino lehen, maila guztietan pertsona guztiei gardentasuna erakustea bezalako erabaki sinple batekin hasten da aldaketa. Beste modu batera esanda, pertsona guztiak kontutan hartzen direnean:

«Guk aholkulari bezala, erakundean aldaketa bat egingo dugu, batzarrak deitzen ditugu eta lanean dauden pertsona guztien parte hartzearekin gauzatzen ditugu, gehiengoak adostutako akordioekin, hasieratik, harreman berria izango dena partekatuz. Hori, ez du munduko beste aholkularitza enpresa bakar batek ere egiten.»


Los Libros de K2K
3. Kapitulua