Premiazkoa dena albo batera utzi eta benetan garrantzitsua den horretan pentsatu behar dugu; luzera begira, talde-lanaren arrakastarik handiena da. Etorkizun-sena, erabakiak hartzeko eragile egoki bihurtu dela esan nahi du horrek:
«Izan ditutan eta oraindik orain parte hartzen dudan lankidetza aukera guztietan, hau arazo larria dela uste dut. Gaur egungo erakundeetan, hau da, betikoetan, eredu nagusia hierarkian oinarrituta duten horietan, ez da etorkizuna eraikitzeko eta premiazko dinamika horretatik ihes egiteko nahikoa energia positibo askatzen. [...]
»Taldeek erakundea aldatzen laguntzen dute. Pertsonak lan aspergarrietatik aldentzeko aukera ematen dute, zeinak kasuen %60an ez duten balio erantsirik suposatzen; era berean pertsona gehiago implikatuko ditugu epe ertain eta luzera begirako erronketan eta erakundea premiazko bete beharretatik aldendu eta gai garrantzitsuagoetara bideratzen dugu.»
Erabakiak hartzeko arriskua errealitatean oinarritzen denean, eta ez aukeretan, «errealitatea» kontzeptua ez da zenbatu daitekeen horretara soilik mugatzen. Errelitateak ere badira sentimenduak eta emozioak sortzen dituztenak, zifretan azaldu ezin daitezkeenak:
«Irudi bat, izen on bat [...] epe laburrera lortutako emaitza positiboak baino garrantzitsuagoak izan litezke. Hori ez dute adierazle kuantitatiboek islatzen. Hori sentitu egiten da, bizi, eta horregatik arriskatzen da.»
Azken batean, erabakiak hartzea ez da «sinistu sortzeko» leloa besterik. Erakunde bateko pertsonek erabaki garrantzitsuak eta premiazkoak guztien artean zehaztea Koldo Saratxagaren antolaketa- pentsamenduak sortutako aldaketaren gakoa da:
«Hain zuzen ereduak aldatzen duena erabakiak hartzeko estiloa da.»

