Liderraren gertutasunak pertsona guztiei proiektuaren nondik norakoak ezagutzea ahalbideratzen die. Horrela, proiektu bateratua errealitate bihurtzen hasten da:
«Liderrak etorkizunera bideratutako erakundea eta kultura sortzen ditu; hau osatzen duten pertsonen konfiantzari, eta proiektu amankomun honen ideia guztiei komunikatzen eta ulertarazten beren denbora eman duten horien lanari esker, lehenago aipatu dudan bezala.»
Komunikazioa proiektua ulertaraztera bideratuta egon behar da baina baita, pertsonak entzun eta ulertzera ere. Proiektu bateratu bat lortzeko beharrezkoak dira komunikazioaren bi aldeak:
«Une honetan nagusitasun gehiago dutenak guztientzako proiektu amankomun bat osatzen saiatuko dira eta horretarako asko entzun behar zaie pertsonei. Gehiengoak [...] proiektua partekatu dezala. [...] Proiektua gidatuko duen norbait egon behar da, eta batez ere guztiekin elkarbanatuko duena. Nagusiek pertsonekin hitz egiteko ez dutela denborarik hartzen da nik aurkitzen dudan zailatasuna.»
«Gidaritzak ez du informatzea bakarrik suposatzen, baizik eta, batez ere komunikatzea. Horrek entzutea dakar, eta ondorioz, denborari tarte handia eskaintzea.»
Proiektu bateratuaren bidea modu berdinean hasi eta jarraitzen da: pertsonen harremanei etengabe denbora eskainita, pertsonak entzun eta beraiekin hitzeginda, bere ezberdintasunak aintzat hartuta:
«Orduan, proiektu bat badut galdera ondokoa litzateke: partekatua al da? Eta ondorengoa: nola egiten da hori? Ba, lagunekin egiten den bidaia proiektu bat antolatzea edo familia proiektu bat eraikitzea bezain zaila eta erreza da aldi berean. Argi dagoena da komunikazio-lan handia eskatzen duela, harreman ordu asko, iritzi ezberdin asko, askotan amore eman behar izatea, etorkizu-sen handia izatea... lidergoa izatea. Hori eta gehiago, helburu amankomunak erdietsi arte, ondoren hauek errealitatera eramateko.»
Errealitateen fruituak ezagutza, elkar ulertzea eta pertsonen arteko akordioak helburu berdinetara mugatu eta praktikara eramateko modu ezberdinak zehazten direnean hasten dira agertzen. Liderraren eginkizuna, pertsonengan fedea edukita eta euren gaitasun eta aukeretan konfiantza izanda, inguru koherente bat finkatzea izango da:
«Pertsonek gehiago ematen dugu konfiantzazko inguru batean, askatasunez, agintaritza baten pean baino. Pertsonek gehiago ematen dugu aukerak eskaintzen eta ardurak ematen bazaizkigu, etengabe, modu batean edo bestean kontrolatzen gaituztenean baino.»
«Pertsonei askatasuna eman behar zaie arduratsuak izan daitezen eta modu honetan, berrikuntzak egin ditzaten.»

