Gaur egun / Actualidad de K2K emocionando

Nuevo Estilo de Relaciones NER Harreman Estilo Berria

miércoles, 24 de abril de 2013

«Arduraren sormena | Pentsamendua» (Komunikazioa Askatasuna eta Ardura / Comunicación Libertad Responsabilidad)


«Etorkizuneko enpresa, zeina berrikuntza, sormena eta ezagutzarena den, langileak proiektuaren benetako partaide izatea eta motibatuta sentitu daitezela exijitzen du.»

Pertsona guztien parte hartzeari dagokion barne-exijentzia honen sentimendua, proiektu bateko partaide diren pertsona guztien gaitasun emozionaletik jaiotzen den ezberdintasunaren ezagutzan oinarritzen da:

«Inork ez du teknologia leihotik botatzen, baina pertsonak, botatzen dituzte bai.

Enpresa mota hauetan ez dute proiektuan sinesten, bere adimena ez dago guztiz askatuta, eta bere gaitasun emozionala, hori da proiektu bat besteagandik ezberdinduko duena, ez da garatzen.»

Sentimenduekin koherentzian, parte hartze sortzaileari buruzko ideia ere gizarte-konpromiso bati lotuta dator:

«Enpresarako pertsonak prestatzen ari gara, eta hori akats ikaragarria da. Gizarterako pertsonak prestatu beharko genituzke. Eta gero eurek aukeratu dezatela eta izan dezatela esperimentatzeko eta euren gaitasunak garatzeko abagunea, bakoitza ezberdina delako. Ez dago munduan euren artean berdinak diren pertsonarik, bi egun berdin ez dauden bezala. Eta aniztasun hori, bakoitzak zerbait ezberdina sortu dezakeelako ematen da; horretarako sortzeko aukera izan behar dugu, baina aukera hori ez da arauekin eraikitzen, edo batzuk aginduz eta besteak agindutakoa betez. [...]

Bakoitza ezberdina da, hori da taldeak egiten duena, hori da azken batean koadrilan gustura egotea ahalbideratzen diguna. Hau da lidertza egiteko modua: ez berdina dena exijituz, errespetatuz baizik.»

Eta proiektuaren barnera begiratuta, komunikazioaren, arduraren eta baita sormenaren inguruan ere badaude oinarrizko ideiak, ez bakarrik pertsonen berezko gaitasunek erraztuta, baizik baita ekimenaren garapena antolatzeko moduak errraztuta ere.

«Ez da balio-aniztasuna lortu nahi dudana. Zerbait askoz ere zabalagoa da. Erakude horizontal bat da, arduren banaketa bat da, gehiago komunikatzen den erakunde bat da, sortzaileagoa ere badena. Pertsonek behin eta berriz lan berdinak egin ez ditzaten saiatzen gara.

Eta zeregina aipatuta, beste gai interesgarri bat ukitzen dugu. Pertsonek zereginak egiten badituzte, behin eta berriz lan berdina egiten dutela esan nahi du, eta pertsonak zeregin bat hastean hilabete bat, bi, hiru edo lau igaro ondoren bezain azkarrak gara, gure betebeharra erabat ondo egiten jakingo dugu. Gure gorputz-mugimenduak baino ez ditugu behar, adimen gutxi eta motibaziorik bat ere ez.

Galdu egiten gara, adimena eta sortzeko gaitasuna beste nonbait daude. Egiten ari garen horretan eskuak eta gorputza bakarrik ez erabiltzen saiatzen gara, zerbait berria sortzerakoan erabiltzen dugun adimena eta ilusioa ere bai, autonomoak izaten. Eta horretarako proiekturako euren lanak duten garrantziaz ohartu behar dira, elkarri eragin behar diote.

Eta horretarako beharrezkoa da jakitea, gaur gertatzen denak ez duela, seguruenik, atzo gertatu zen horrekin zerikusirik jakitea. Egunero gauza ezberdinak gertatzen dira. Egunero arazo edo betebehar ezberdin bat aurkituko dugu, pertsona ezberdin batekin komunikatu beharko gara eta horrek erabaki ezberdinak hartzea eta proiektua modu globalean partekatzea dakar.»



Los Libros de K2K
9. Kapitulua