Gaur egun / Actualidad de K2K emocionando

Nuevo Estilo de Relaciones NER Harreman Estilo Berria

lunes, 1 de abril de 2013

«Ezin da inor azken emaitzetatik kanpora utzi | Errealitatea» (Kontzeptu ekonomiko partekatuak / Conceptos económicos compartidos)


Esan eta egin. Edo, hobe esanda, sentitu, pentsatu eta egin. Galera eta irabazien kontua nahitaezko informazio iturria da, erakunde bat bide honetik eramateko beharrezko iparrorratza; balio-eskala berri honetan arrakastaren ardura dutenak pertsona guztiak badira, galera eta irabazien kontua eta kontzeptu ekonomikoak ezagutu behar dituzte eta hauek esan nahi dutena ulertu. Honen helburua, norberak bere esparrua dena dela ere, ahalik eta erabaki egokienak hartzea da, pertsona guztiak hartu behar direlako kontuan erakunde batean.

«Ezin dut inor baztertu galera eta irabazien kontutik, edo eraginkorrak gara, edo istera behartuta egongo gara.»

«Logikoa dirudi jarduera osatzen duten kideek zenbat eta nola gehiago jakin, gauzak hobe joango direla pentsatzea. Edo, azkeneko emaitza/etekina erakundea osatzen duten pertsonen gutxiengo bati esker bakarrik lortu dela pentsatzen dugu?»

Nola egiten da hau? Nola lortzen da ekonomia eta finantza gaiei lotutako informazio guztia pertsona guztiei helaraztea? Azken batean, ez da konpartimentu iragazgaitzik egon behar, ez da besteek ez duten informazioa edukitzeagatik pribilegiatua denik egon behar.

Lehenengo, gardentasuna erakunde baten arrakastarako bidearen zati bat dela onartuz lortzen da. Eta gero, pertsonak hezten dira, agian, inoiz harremanik izan ez duten kontzeptu ekonomikoak ulertzeko.

Eremu honetan gardentasuna izateak ezagutza erein ahal izatea esan nahi du:

«Gertatzen denaren zergatia ezagutuz bakarrik, dena dela ere, sentitu daitezke pertsonak zerbaiten parte.»

Ezagutza ereiten denean, eraginkortasuna jasotzen da. Enpresa-proiektu guztiak eraginkorrak izan behar dute epe luzera helburuak sortzeko, eta azken batean, etorkizuna izateko:

«Proiektuak eraginkorrak izan behar dute denboran iraunkorrak izateko. Hala ere, pertsona bakar bat, edo bi dira gehienetan, kontzeptu hauek errealitatean xehetasunez ezagutzen dituzten bakarrak, bai kostu zein irabaziei dagokienean, guztiei eragiten dieten bitartean. Ezin da saskibaloi partidu bat irabazi, adibidez, markagailuan datu errealen eta jokatzeko dauden denboren xehetasunak jakin gabe.»



Los Libros de K2K
3. Kapitulua