Egikaritzak ez dira etorkizunak egokitu nahi digun paperari aurre egitean amaitzen, baizik eta, proiektuaren geroan parte hartzea eta protagonismoa onartzera bideratzen dute, bestalde. Errealitatearen beste ikuspegi honi eta etorkizun-senari esker orainaldian hasten da geroarekin elkar eragiten, ukitu daitezkeen eta ukitu ezin daitezkeen alderdietan:
«Egiten dugun guztia etorkizunerako inbertsio bat ere izan behar da. Horregatik “gastu” kontzeptua “inbertsio” arenagatik aldatu behar da gure kulturan.
Modu honetan, egiten dugun guztia hemendik hiru, bost edo hamar urtera fruitua emango duen hazi bat bezala irudikatu behar dugu. Inbetsioa etorkizuneko eraginetan pentsatuz egiten den “gastua” da.
Ideia berarekin hartu behar ditugu kontutan antolaketa aspektuak. Mugimendu guztiak, ekintza guztiak gauzatu beharrekoak dira, baldin eta etorkizunerako onak badira.
Harremanak ez zaizkigu unean unekoagatik bakarrik interesatzen, proiektuaren geroa bermatzeko pauso bat gehiago direlako baizik.
Jokatzeko modu honek adabakiak jartzetik aldentzen gaitu; era berean, erabaki eta egiteko modu asko eguneko uzta jasotzeko bakarrik direla baliagarriak ohartarazteko ere balio digu, eta ez etorkizuneko uztetarako lurra emankor eta ugalkor egiteko.»
Ukitu daitezkeen baliabideen artean, ondasunaz gainera, denbora da garrantzitsuenetako bat. Etorkizuna begiratzean, hau ulertu eta erabiltzeko modua ere aldatu egiten da:
«Etengabe ereiten dugunean, lurra behartzen dugu, kaltetu egiten dugu, gehiegi zapaltzen dugu, ez diogu arnasarik hartzen uzten, kutsatu egiten dugu azkenean eta hil egiten dugu poliki-poliki.
Ez ditugu askatasun guneak uzten, pazientziazkoak, pertsonek barruan duten guztia eman dezaten.»
Ukitu daitekeen horretatik salto kualitatibo berri bat ematen da, sormenera, ikaskuntzara eta ezagutzara, ukitu ezin daitekeen horretara eramango gaituena. Lurra ereitean bezala, pazientzia, naturarekiko errespetua beharrezko da. Hau da, pertsonei denbora eta askatasun guneak ematea beharrezkoa da, etorkizunerako bidea eraikitzeko uste osoarekin.
«Horregatik, hamarkadak dira jada antiprozesu eta antiprozedura naizela, tresna hauek pertsonen sormena hiltzen dutelako beti. Pertsonen berezko izaera sortzailea motibatuko duten eremu askeak sustatu behar ditugu. [...]
Hazi eta ikasteko modu bakarra gauza berriekin esperimentatzea da, eta huts egin ahal izatea; baina horretarako askatasun guneak beharrezkoak dira, konfiantzazkoak, informazioa eskaintzen dutenak eta gardenak. Zoritxarrez enpresa eta erakunde gutxi dira guztiz gardenak, informazioa eta ezagutza boterea direlako eta hori gutxi batzuentzako bakarrik gordetzen dutelako.»
Bere kabuz aurrera egiteko gai izango den proiektu bat sortzen da horrela, merkatuekiko erabateko menpekotasunik gabe eta erakunde bat osatzen duten gainerako baldintzetatik urrun. Egunero, bere sentimenduek, ideiek eta errealitateek proiektu bati ematen dioten gaitasun bat da:
«Gauzak ondo eginez gero, emaitzak iritsiko direla uste dugu, beti bezala; emaitzak, uzta inork ezagutzen ez dituenez ereiteaz arduratuko gara. Ez dugu uzta ereitearen aurretik jartzen.
Ondo erein denak uzta ona emango duenaren uste osoa dugu, ez bada urte betean, bitan edo hirutan. Lehendabiziko hiru urteetan aurreikusi ezin daitezkeen hondamendiak gerta baitaitezke, edozein puntutan. Baina erein dugunak fruituak eman ditzan une egokia iritsiko da.»

