Pertsonengan oinarritutako proiektu baten azaleko erretratuak, etengabe eboluzionatzen doan errealitate honen ondoko irudia utziko liguke:
«Pertsona askeen batasuna, euren gaitasunak eta balioak proiektu amankomun berriari ilusioz eskaintzen dieten gainontzeko pertsonekin konfiantzan lagunduz.»
Proiektu bakoitza bakarra da eta hortaz bere kabuz aurkitu beharko du bizitzeko eta eboluzionatzeko modua:
«Hasi gaitezen pentsatzen arazoa ez dela hilabete hau, ezta datorren urtea edo hurrengoa ere. Arazoa askoz ere urrunago dago, baina pauso erraldoiak emanez gerturatzen ari da. Kultura bat sortu behar da, etengabe birsortuko den proiektua bizitzeko modu bat, hain zuzen. Praktika onenak jarraitzeaz ahaztu behar da praktika onenak sortzeko.»
Baldintza egokienak daudenean denboran mugarik eta etenik ez duen eboluzio bat gertatzen da, erakundeko pertsona guztiei, beren adimen emozioanalarekin, proiektu amankomunean parte hartzeko aukeran laburbiltzen delarik:
«Berrikuntzak, berria den horretara zabaltzen diren aukerak, areagotu egiten dira pertsonen arteko loturarekin. Sortu nahi duten gero eta pertsona gehiago badago, eta pertsona gehiagorekin harremanak izaten badituzte, eta harreman hauek euren artean orduan eta ezberdinagoak badira, gehiago izango dira berrikuntzarako egon daitezkeen aukerak. Kooperatiba prozesu bat da, komunikazioak berebiziko garrantzia duena.»

